Saltatu edukira

Beteleko bisitaldi gidatuak

Etor zaitez gure sukurtsaletara bisitaldi gidatuak egitera. Normalean, gure sukurtsalak Betel izenez ezagutzen dira. Sukurtsal batzuetan norberak ikus ditzakeen erakusketak daude.

Bisitaldi gidatuak berriro eskuragarri: Herrialde askotan, 2023ko ekainaren 1ean gure sukurtsaletan bisitaldi gidatuak egiteko aukera berriro ere zabaldu zen. Informazio gehiago lortzeko, bisitatu nahi duzun sukurtsalarekin harremanetan jarri. COVID-19 proba batean positibo eman baduzu, katarro edo gripe sintomak badituzu edo duela gutxi COVID-19 proba batean positibo eman duen pertsona batekin egon bazara, mesedez, ez bisitatu sukurtsala.

Ameriketako Estatu Batuak

 Bisita gidatuaren informazioa

Egin erreserba (20 lagun baino gutxiago)

Egin erreserba (20 lagun edo gehiago)

Ikusi edo aldatu erreserbak

Jaitsi hemen informazio-liburuxka (Warwick)

Jaitsi hemen informazio-liburuxka (Patterson)

Jaitsi hemen informazio-liburuxka (Wallkill)

 Erakusketak

Warwicken norberak ikus ditzakeen erakusketak

The Bible and the Divine Name (Biblia eta Jainkoaren izena). Erakusketa honek ohiz kanpoko Bibliak ditu eta Jainkoaren izena biblia-itzulpenetatik kentzeko saiakerak izan arren, nola biziraun duen azpimarratzen du. Honetaz gain, ez ohizko Bibliak eta Bibliako pasarteekin zerikusia duten objektuak ikus daitezke museoan.

A People for Jehovahʹs Name (Jehobaren izenarentzako herria). Erakusketa honetan Jehobaren lekukoen ondare espiritualaren historia ikus daiteke irudien bidez. Objektu, grafiko eta bizipenek Jehobak bere herria pixkanaka-pixkanaka bere nahia egiteko nola gidatu, irakatsi eta antolatu duen agertzen dute.

World Headquarters—Faith in Action (Egoitza nagusiak: fedea ekinean). Erakusketa interaktibo honek batzorde desberdinek egiten duten lana azaltzen du. Honetaz gain, Jehobaren lekukoei hainbat arlotan Bibliako gida jarraitzeko eman dieten laguntza ere ikus daiteke, esaterako, bilerak egiteko, predikatzeko, espiritualki elikatzeko eta batak besteari maitasuna agertzeko.

Pattersonen norberak ikus ditzakeen erakusketak

First-Century Bible Village (Bibliako lehen mendeko herrixka). Noizbait pentsatu al duzu nolakoa zen bizimodua Jesus lurrean egon zenean? Bibliako herrixkan lehen mendeko eguneroko jarduerak ikusi eta hauetan parte hartu ahalko duzu. Erakusketa honek zure Biblia irakurketa aberasten lagundu ahal dizu.

First-Century Bible Coins (Bibliako lehen mendeko txanponak). Erakusketa honek Idazki Grekoetan aipatzen diren lehen mendeko txanpon original batzuk ditu. Bertan, txanpon bakoitzari buruzko datu interesgarriak eta Biblia gertakariekin duten zerikusia azaltzen da.

«All Your Sons Will Be Taught by Jehovah» (Jehobak zure seme guztiei irakatsiko die). Erakusketa honek gure erakundearen eskolen eta trebakuntza programen historia azaltzen du. Ikasi nola lagundu dieten eskola hauek boluntario gogotsuei irakasle trebeak eta kongregazioko adindunak izaten.

«Defending and Legally Establishing the Good News» (Berri onak defendatzen eta legalki ezartzen). Erakusketa honek, oposizio gogorra jasan arren beraien fedea tinko mantendu zuten Jehobaren lekukoen bizipen hunkigarriak azaltzen ditu. Ikusi gure erakundeak mundu osoan zehar predikatzeko oinarri legalak ezartzeko egin duena.

 Helbidea eta telefono zenbakia

Warwick

Iristeko jarraibideak

Patterson

Iristeko jarraibideak

Wallkill

Iristeko jarraibideak