Saltatu edukira

Wallkilleko 2. argazki bilduma (2014ko azarotik 2015eko azarora)

Wallkilleko 2. argazki bilduma (2014ko azarotik 2015eko azarora)

Jehobaren lekukoek Wallkillen, New Yorken, dituzten eraikuntzak duela gutxi zabaldu eta berritu dituzte. Argazki bilduma honetan proiektuak 2014ko azarotik 2015eko azarora bitartean aurrera nola egin zuen ikusi ahal izango duzu.

Wallkill eremuaren aireko ikuspegia 2015eko urriaren 15ean.

  1.  Inprimategia

  2.  Bulegoak dituen eraikina 1

  3.  E bizilekua

  4.  Jangela

  5.  Garbitegi eta tindategia

  6.  Bulegoak dituen eraikina 2

  7.  D bizilekua

2014ko abenduak 4 (Bulegoak dituen eraikina 2)

Bulegoak dituen eraikin berriaren sarrera zorua eta landareak jartzeko prestatzen ari dira. Ezkerreko espaloiak berotze-sistema bat du. Horrela, oinezkoek ez dute neguan irristatzeko arriskurik izango. Eraikuntza honetan Zerbitzuak eskaintzen dituen eraikina, Sukurtsal-batzordearen bulegoa eta Berri Onen Zabaltze Saila daude.

2014ko abenduak 5 (D bizilekua)

Barne-diseinuko Saileko langile batek nibelatzeko makina erabiltzen du estaldura ipini aurretik. Nibelatzeko makina hautsa gutxitzen duen aspiradore bati konektatuta dago.

2015eko urtarrilak 9 (E bizilekua)

Berritutako harreraguneak bisitariei eta E bizilekuan bizi diren 200 baino lagun gehiagori ematen die ongi-etorria. Eraikuntza honetako berrikuntza-lanen artean, energia aurrezten duten leihoen eta suteen aurkako alarmaren instalazioa daude.

2015eko otsailak 9 (Inprimategia)

Teknikari batek kableak instalatzen ditu Trebatze Teknikoaren gune berrirako telekomunikazioen ekipamenduan. Eraikin hau langileek beharrezkoak diren gaitasunak lortzeko diseinatu da, esaterako, iturgintza, elektrizitate eta segurtasunean.

2015eko otsailak 17 (Inprimategia)

Elektrikari batek Trebatze Tekniko Saila dagoen eraikin berrian LED argiak instalatzen ditu.

2015eko martxoak 2 (Bulegoak dituen eraikina 1)

Langile batek kanal elektrikoen arteko tartea aztertzen du. Eremu hau Brooklynetik mugitu ziren sukurtsaleko sailak egokitzeko berritu zen.

2015eko martxoak 3 (D bizilekua)

Iturgin batek etxeetara ur beroa eramango duten hodiak aurrefabrikatzen ditu.

2015eko martxoak 31 (D bizilekua)

Plataforma jasotzaile bat erabiliz, Kanpoko Diseinu Sailak leiho bat zigiluz ixten du. Energia aurrezten duten leiho hauek, 298 daude eraikin honetan bakarrik, energia kostua gutxitzen dute uda eta negu garaian.

2015eko apirilak 17 (Bulegoak dituen eraikina 1)

1970eko pareta zenaren harriak erabiliz, igeltseroek pareta bat berreraikitzen dute aparkaleku nagusian. Aparkaleku hau Bulegoak dituen 1. eraikinaren eta E bizilekuaren artean dago kokatuta.

2015eko apirilak 17 (Bulegoak dituen eraikina 1)

Langile batek pareta igeltsuz leuntzen du margotzeko prest izateko. Berritutako eraikin honetan Kontabilitatea, Informatika eta Erosketa sailak daude.

2015eko ekainak 8 (D bizilekua)

Elektrikari batek kableak zorurantz eramaten ditu teilatuko tximistorratzari konektatzeko. Kableek karga elektrikoa lurrerantz zuzentzen dute eta horrela eraikina kalteetatik babesten dute.

2015eko ekainak 8 (D bizilekua)

Wallkill zabaltzeko proiektuan zehar bertan zeuden landareak zaintzeko ardura handia izan zuten, hauen artean, argazki honetan ikusi daitezkeen zuhaitzetariko asko. Ezkerretara dagoen ur-dorrea, 150.000 l ur eraman ditzakeenak, Wallkill gunean ura zabaltzeko, suhiltzaileentzako eta suteak itzaltzeko sistemetan erabiltzen den tresna nagusia da.

2015eko ekainak 25 (Bulegoak dituen eraikina 1)

Arotz batek 1.800 gereziondo egur zatietako batzuk ipintzen ari da entzunlekuaren atzeko pareta izango den tokian. Lodiera desberdinetako egur zati hauei esker, zarata gutxitzen da.

2015eko uztailak 9 (Bulegoak dituen eraikina 2)

Charles Reedek 1958. urtetik Betelen lan egin du. Reed anaiak inprentan erabili ziren hormigoizko oholtzak diseinatzen eta instalatzen lagundu zuen. Brooklyneko Betelek Estatu Batuetarako eta beste herrialde askotarako argitalpenak egiten zituenean egin zuen lan hori. Wallkilleko zabaltze-proiektuan zehar Reedek kalitate kontrolaren taldearekin egin zuen lan.

2015eko abuztuak 17 (Bulegoak dituen eraikina 1)

Langile batzuk entzunlekuan izango diren eserleku berriak jaisten dituzte. Berritutako entzunlekuan 812 lagun sartu ahal izango dira.

2015eko irailak 21 (Bulegoak dituen eraikina 1)

Entzunlekua berritzean bideo monitoreak eta panel akustikoak instalatu zituzten.

2015eko urriak 12 (D bizilekua)

Berritutako erizaindegiko lantokia instalatzen ari dira. Gaixoen beharrak asetzeko, pasabideak zabaldu eta geletako komunak handitu zituzten.

2015eko urriak 15 (Wallkill gunea)

Wallkill gunearen ikuspegia airetik. Wallkillen Betel familiako 2.000 bat lagun bizi dira. Zabaltze eta eraikitzeko proiektuaren atal nagusia 2015eko azaroan amaitu zen. Lan honetan 102.000 metro karratu baino eraikin gehiago eraiki edo berritu zituzten.