Saltatu edukira

Warwickeko 3. argazki bilduma (2015eko urtarriletik apirilera)

Warwickeko 3. argazki bilduma (2015eko urtarriletik apirilera)

Ikusi ezazu argazki bilduma honetan Jehobaren lekukoen egoitza nagusi berriko lanek izandako aurrerapena 2015eko urtarriletik apirilera.

Warwick gunearen irudia.

  1.  Ibilgailuen tailerra

  2.  Bisitarientzako aparkalekua

  3.  Mantentze eraikina eta bertakoentzako aparkalekua

  4.  B bizilekua

  5.  D bizilekua

  6.  C bizilekua

  7.  A bizilekua

  8.  Zerbitzuak eskaini eta bulegoak dituen eraikina

2015eko urtarrilak 2 (Ibilgailuen tailerra)

Harold Corkern-ek, Zuzendari-batzordeko Argitaratze Sailaren laguntzailea denak, Biblian oinarritutako hitzaldia egin zuen. Hitzaldi honetan gaitasunak nola erabili behar ditugun azaldu zuen. Hizlari desberdinak joan ohi dira Warwickera langileak animatzeko.

2015eko urtarrilak 14 (Zerbitzuak eskaini eta bulegoak dituen eraikina)

Plastikozko olanek langileak neguan babesteaz gain, beraien lanak burutzen laguntzen die. Eraikinaren alderdi honetan jangela, erizaindegia, sukaldea eta garbitegia egongo dira.

2015eko urtarrilak 16 (D bizilekua)

Elektrikariak kableak instalatzeko prestatzen ari dira. Dagoeneko bizilekuetan 12.000 metro kable baino gehiago erabili dira. Lan elektrikoak Warwickeko jabetzak erosi orduko hasi ziren eta proiektua amaitu arte jarraituko dute.

2015eko urtarrilak 16 (A bizilekua)

Langile bat balkoia uraren aurka prestatzeko, zinta itsasgarria jartzen ari da. Bertan, azken solairuko balkoiei polimetil metakrilato (PMMA) geruza jartzen zaie. Uraren aurkako mintz hau likido moduan azkar ipini daiteke.

2015eko urtarrilak 23 (A bizilekua)

Aita-alaba diren elektrikariak bizilekuei argi indarra emango dien kableak jartzen ari dira.

2015eko otsailak 6 (Ibilgailuen tailerra)

Goseturik dauden langileak behin-behineko jangelan jaten ari dira. Egunero 2.000 bazkari baino gehiago ematen dira.

2015eko otsailak 12 (Mantentze eraikina eta bertakoentzako aparkalekua)

Eraikineko oinarrian altzairuzko hagak jartzen ari dira.

2015eko otsailak 12 (C bizilekua)

Eraikuntzako langileei esker ona azaltzeko haurrek idatzitako gutunak. Bolondres askok denbora tarte txiki batean egiten dute lan. Izan ere, astero gutxi gorabehera 500 langile berri iristen ziren. Otsailean, egunero 2.500 bat langilek egin zuten lan.

2015eko otsailak 24 (Warwick gunea)

Eraikuntza-lanen %60 inguru egina dago. 2015eko urtarrila eta apirila bitartean bizilekuen nahiz zerbitzuak eskaini eta bulegoak dituen eraikineko altzairuzko estrukturak amaituak ziren. Denbora horretan zehar, Mantentze eraikinean hormigoizko panelak jartzen, eraikinak elkartuko dituzten pasaguneak egiten eta Sterling Forest (Blue Lake) presa eraberritzen hasi ziren.

2015eko otsailak 25 (Zerbitzuak eskaini eta bulegoak dituen eraikina)

Eskailerak egongo diren dorrearen oinarritik begiratuz. Bost solairuko dorre hau kanpotik etorritako enpresek enkofratzen amaitu eta lekuko bolondresek hormigoia bota zuten.

2015eko otsailak 26 (Mantentze eraikina eta bertakoentzako aparkalekua)

Egun hotz batean, estrukturarekin lanean dabiltzan langileak lehen solairuan altzairuzko hagak jartzen ari dira. Urtarriletik martxora bitartean Warwicken ia 127 zentimetro elur pilatu ziren. Beste lantalde batzuek elurra kentzen zuten eta kalefakzio guneei esker langileak berotzen ziren.

2015eko martxoak 12 (Bisitarientzako aparkalekua)

Metalezko xafla aurrefabrikatutako teilatuari lotzen ari da langilea. Apirilaren amaierarako bizilekuetako teilatuen gehiengoa amaitu zen. Azkeneko teilatuak B bizilekuan jarri ziren ekainaren erdialdean.

2015eko martxoak 18 (Mantentze eraikina eta bertakoentzako aparkalekua)

Garabi batetik B bizilekura begiratuz dagoen ikusmira.

2015eko martxoak 18 (Mantentze eraikina eta bertakoentzako aparkalekua)

Bi iturgin bertakoentzako aparkalekuko planoak begiratzen ari dira. Proiektu guztirako zilegitutako 3.400 eraikuntza plano baino gehiago behar izan dira.

2015eko martxoak 23 (Zerbitzuak eskaini eta bulegoak dituen eraikina)

Langileak plataforma teleskopiko batetik plastikozko olanak jartzen ari dira eraikina babestearren. Langileek egindako trebakuntza programek garabiak eta beste ekipamenduak era egokian erabiliko dituztela ziurtatzen dute. Segurtasun eskoletan plataforma teleskopikoak, guraize plataformak, erorikoen aurkako babes neurriak, orientazioa, arnasgailuen erabilera, zama pisutsuak nola mugitu eta zeinuak, ikurrak, banderak edota irratia nola erabili aztertu zen.

2015eko martxoak 30 (Warwick gunea)

Mendebaldetik bizilekuak dauden eraikinetarantz begiratuz dagoen ikusmira. Apirilaren amaierarako, irudian agertzen diren A, B eta D bizilekuetako sistema mekaniko eta elektrikoetan lan handiak egiten ari ziren. Irudian ikusten ez den C bizilekuan, igeltsuzko paretak eta teilak jartzen hasiak ziren, baita pintaketa lanak egiten ere.

2015eko apirilak 15 (B bizilekua)

Plataforma teleskopiko baten gainean dauden bi langile lurruna iragazten uzten duen, baina airea eta ura pasatzen uzten ez duen materiala ipintzen ari dira. Lan hau bizileku bakoitzean egiteko bi hilabete behar dira gutxi gorabehera.

2015eko apirilak 27 (Zerbitzuak eskaini eta bulegoak dituen eraikina)

Igeltseroak granitozko horma bat eraikitzen ari dira. Eraikineko alderdi honetan, materialak jasotzeaz gain, beste zerbitzu batzuk ere eskainiko dira.

2015eko apirilak 30 (Warwick gunea)

Kontratatutako urpekari bat Blue Lake lakuan balbula zahar baten tokian berria jartzen ari da. Urakana izango balitz, uholdeak ekiditeko botoi bat zapaltzea nahikoa da lakuaren ur-maila jaisteko.