Saltatu edukira

Sekta bat al dira Jehobaren lekukoak?

Sekta bat al dira Jehobaren lekukoak?

 Ez. Jehobaren lekukoak ez gara sekta bat. Jesu Kristok ezarritako eredua jarraitzen eta bere irakaspenen arabera bizitzen saiatzen garen kristauak gara.

Zer dira sektak?

 Iritzi ugari daude sekta hitzaren esanahiari buruz. Halere, sekten inguruan dauden bi ohiko iritzi aztertuko ditugu, baita guri zergatik ez diguten aplikatzen ere.

  •   Batzuen ustez, sektak erlijio berriak edo gehiengoak jarraitzen ez dituen erlijioak dira. Jehobaren lekukook ez dugu erlijio berri bat sortu. Alderantziz, lehen mendeko kristauek ezarritako erlijioaren eredua jarraitzen dugu. Beraien eredua eta irakaspenak Biblian idatzi ziren (2 Timoteori 3:16, 17). Beraz, Jainkoa adoratzeko arauak Bibliak soilik ezarri behar lituzkeela sinesten dugu.

  •   Batzuen ustez, sektak gizaki bat itsu-itsuan jarraitzen duten erlijio-talde arriskutsuak dira. Jehobaren lekukook ez dugu gizakirik jarraitzen. Aitzitik, Jesusek bere jarraitzaileei ezarritako ereduari eusten diogu: «Ez utzi [inori] “gidari” deitzen ere, bat bakarra baita zuen gidaria, Mesias» (Mateo 23:10).

 Jehobaren lekukook sekta arriskutsua izatetik urrun gaude, geure buruari eta komunitateari laguntzen dion erlijioa jarraitzen baitugu. Esaterako, gure zerbitzuak jende askorizalekeria kaltegarriak, drogamenpekotasun edo alkohol-zalekeria, besteak beste, gainditzen lagundu dio. Honetaz gain, alfabetatze-ikastaroak egiten ditugu munduan zehar, honela milaka laguni irakurtzen eta idazten irakatsiz. Bestalde, hondamenak jotzean, laguntza-lanetan aritzen gara. Besteen alde gauza onak egiten saiatzen gara, Jesusek bere jarraitzaileei agindutakoa segituz (Mateo 5:13-16).