Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Zure gurasoei obeditzea banketxeari zor diozuna garaiz ordaintzea bezala da. Zenbat eta fidagarriagoa izan, orduan eta konfiantza edo kreditu handiagoa jasoko duzu

GAZTEENTZAT

10. Fidagarria izan

10. Fidagarria izan

ZER ESAN NAHI DU?

Fidagarriak direnek euren guraso, lagun eta nagusien konfiantza irabazten dute. Arauak eta promesak betetzen dituzte eta egia esaten dute beti.

ZERGATIK DA GARRANTZITSUA?

Gehienetan, askatasun gehiago lortu baino lehen, pertsona fidagarria zarela erakutsi behar duzu.

«Zure gurasoen konfiantza irabazteko modurik hoberena heldutasunez eta modu arduratsuan jokatzea da, baita beraiek inguruan ez daudenean ere» (Sarahi).

BIBLIA PRINTZIPIOA: «Zure aurrerapena argi ikus [dezatela]» (1 Timoteori 4:15).

ZER EGIN DEZAKEZU?

Besteen konfiantza berreskuratzeko edo gehiago sendotzeko, jarraitu ondorengo aholkuak.

Beti egia esan. Gezurrak esaten badituzu, besteek zugan duten konfiantza laster galduko duzu. Kontrara, egia esaten duzunean eta zure akatsak onartzen dituzunean, besteen konfiantza irabaziko duzu.

«Gauzak ondo doazenean zintzoa izatea erraza da. Baina gaizki utziko zaituen zerbait onartzen duzunean, besteek zugan duten konfiantza asko sendotuko da» (Caiman).

BIBLIA PRINTZIPIOA: «Gauza guztietan zintzo jokatu nahian baikabiltza» (Hebrearrei 13:18).

Fidagarria izan. Estatu Batuetan giza baliabideetan lan egiten duten profesionalei inkesta bat egin zitzaien. Profesional hauen % 78aren arabera, lanpostu bat lortzeko beharrezkoak diren hiru oinarrizko baldintzetako bat fidagarria izatea da. Orain fidagarria izaten ikasten baduzu, lagungarria izango zaizu heldua izatean.

«Inork ezer esan gabe nire betebeharrak egiten ditudanean, gurasoak arduratsua naizela konturatzen dira. Zenbat eta arduratsuagoa izan, orduan eta konfiantza handiagoa dute nigan» (Sarah).

BIBLIA PRINTZIPIOA: «Esaneko zaitudalakoan idazten dizut, eta esaten dizudana baino gehiago egingo duzula jakinik» (Filemoni 21).

Pazientzia izan. Hazkuntza fisikoa erraz ikusi daiteke. Baina besteek zure hazkuntza emozionala eta mentala ikusteko denbora gehiago behar dute.

«Ezin duzu ekintza bakar batekin gurasoen edo besteen konfiantza irabazi. Baina beti arduratsua bazara, pixkanaka, zugan konfiantza handiagoa izatea lortuko duzu» (Brandon).

BIBLIA PRINTZIPIOA: «Jantz zaitezte [...] pazientziaz» (Kolosarrei 3:12).