Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

DOLUAN DAUDENENTZAKO LAGUNTZA

Laguntzarik onena doluan daudenentzat

Laguntzarik onena doluan daudenentzat

AZKEN URTEETAN ASKO IKERTU DA DOLUARI BURUZ. Hala ere, lehen ikusi dugun bezala, aditu onenen aholku asko bat datoz Bibliak esaten duenarekin. Honek, Bibliaren aholkuak beti direla erabilgarriak erakusten digu. Baina Biblian ez ditugu aholku fidagarriak bakarrik aurkitzen. Beste inon aurkitzen ez den informazioa duenez, doluan daudenei kontsolamendu ezin hobea ematen die.

  • Hildakoek sufritzen ez duten ziurtasuna

    Bibliak Eklesiastes (Kohelet) 9:5​ean honakoa dio: «Hilek […] ez dakite ezer». Gainera, beraien pentsamenduak amaitu egiten direla ere esaten du (146. Salmoa 4NWT). Honekin lotuta, Bibliak heriotza lo hartzearekin konparatzen du (Joan 11:11).

  • Jainko maitekor batengan sinisteak kontsolatzen gaitu

    Bibliak honakoa dio 34. Salmoa 16​an (34:15, NWT): «Zintzoengana ditu Jaunak begiak, haien deiak entzuteko adi belarriak». Jainkoari otoitzean gure sentimenduak adieraztea, terapia on bat edo gure pentsamenduak antolatzeko modu bat baino gehiago da. Izan ere, otoitzak gure Sortzailearekin adiskidetasun estua izaten laguntzen digu. Era horretan, bere boterea erabili dezake gu kontsolatzeko.

  • Etorkizun hobe baten promesa

    Imajinatu hildakoak berriro lurrean bizirik egongo diren etorkizun bat! Bibliak etorkizun honi buruz askotan hitz egiten du eta etorkizunean lurreko bizia nolakoa izango den azaltzen du. Bibliaren arabera, Jainkoak gu guztion «begietako malkoak xukatuko ditu, eta ez da gehiago heriotzarik izango, ez dolurik, ez negarrik, ez nekerik» (Apokalipsia 21:3, 4).

Jehobarengan a, Bibliako Jainkoarengan, sinesten dutenek, hildakoak berriro ikusteko esperantza dute eta, ondorioz, doluari aurre egiteko indarra jasotzen dute. Adibidez, Ann-en senarra 65 urtez ezkonduta egon ondoren hil zen. Ann-ek honakoa dio: «Bibliari esker ziur nago hildakoak ez dutela sufritzen eta, gainera, badakit Jainkoak bere memorian dauden guztiak berpiztu egingo dituela. Honetan pentsatzen dut senarra gogoratzen dudan bakoitzean. Honi esker, nire bizitzan izan dudan bizipen latzenari aurre egin ahal diot».

Lehenago aipatutako Tinak honakoa dio: «Timo hil zen egunetik Jainkoaren laguntza sentitu dut. Izan ditudan momentu zailenetan, Jehobaren indarra nabaritu dut. Bibliak promesten duen berpizkundea bene-benetakoa da niretzat. Timo berriro ikusiko dudan egunera arte aurrera egiteko indarrak ematen dizkit».

Biblian konfiantza duten milioika lagun hitz horiekin bat datoz. Bibliak dioena amets bat besterik ez dela uste baduzu, zergatik ez dituzu Biblia fidagarria dela erakusten duten frogak aztertzen? Doluan daudenentzat Biblia laguntzarik onena dela ikusiko duzu.

JAKIN EZAZU GEHIAGO HILDAKOENTZAT DAGOEN ESPERANTZARI BURUZ

Gai honi buruzko bideoak ikusteko, jo ezazu jw.org webgunera

Bibliak hildakoak etorkizunean berriro ikusiko ditugula promesten du

ZEIN DA HILDAKOEN EGOERA?

Zer gertatzen zaigu hiltzen garenean? Bibliak ematen duen erantzun argia oso kontsolagarria da

Jo ezazu atal honetara: LIBURUTEGIA > BIDEOAK (Bideo-atala: BIBLIA)

BERRI ONAK ENTZUN NAHI AL DITUZU?

Hainbeste berri txarren artean, non aurki ditzakegu berri onak?

Jo ezazu atal honetara: BIBLIAKO IRAKASPENAK > BAKEA ETA ZORIONTASUNA

a Bibliaren arabera, Jehoba da Jainkoaren izen propioa (Lukas 4:8).