Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

38. KANTA

Jehobak sendotuko gaitu

Jehobak sendotuko gaitu

(1 Pedro 5:10)

  1. 1. Maitasunez Aitak gidatu ninduen

    ilunpetik ateraz argira.

    Nire bihotzean ikusi baitzuen

    zintzoa izateko desira.

    «Zurea naiz» eman nion hitza,

    Jehobak emango dit laguntza.

    (ERREPIKA)

    Semearen odolaz

    Aitarenak gara,

    maitasunez beti

    sendotuko gaitu.

    Bere babesa jasoz

    ez dugu ikara,

    etengabe Aitak

    sendotuko gaitu.

  2. 2. Seme kuttunaren bizia emanez

    salbatu nau eta ez naiz beldur.

    Opari eder hau ukatu ez badit,

    indarrak emango dizkit ziur.

    Ez du, ez, nik erakutsitako

    maitasuna inoiz ahaztuko.

    (ERREPIKA)

    Semearen odolaz

    Aitarenak gara,

    maitasunez beti

    sendotuko gaitu.

    Bere babesa jasoz

    ez dugu ikara,

    etengabe Aitak

    sendotuko gaitu.

(Ikusi Erm 8:32; 14:8, 9; Heb 6:10; 1 P 2:9 ere)