5. KANTA
Jainkoaren ekintza liluragarriak
(139. Salmoa)
-
1. Jehoba, zuk ondo dakizu
noiz nabilen, noiz nagoen geldi;
ezagutzen duzu nire barrena,
zehazki duzu
nire pausoen berri.
Ikusi ninduzun eratzen
isilpean amaren barnean.
Liluratzen naute zure ekintzek,
beti hausnartzen dut
zure boterean.
Eder jantzita daukazu sorkuntza,
zure ezagutzaz margotuta.
Ilunpeak estaltzen banau ere,
bertan zaude zu argiz beteta.
Ezkutalekurik ez dago
itsas mugan, ezta hilobian.
Nora ihes egin nezake, Aita?
Aurkituko nauzu
edozein tokitan.
(Ikusi Sal 66:3; 94:19; Jr 17:10 ere)