Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

57. KANTA

Guztiei predikatu

Guztiei predikatu

(1 Timoteori 2:4)

  1. 1. Bereizketarik ez du egiten

    gure Jainkoak, ezta guk ere.

    Jende guztia maite duenez,

    nahi du denok izatea bere.

    (ERREPIKA)

    Pertsona, ez lekua;

    bihotza, ez itxura;

    guztiontzako baita mezua

    ‘ta «Jehobaren lagun

    izan zaitezke, entzun!»

    ahots ozenez esan dezagun.

  2. 2. Nongoa den ez dio axola,

    ez da garrantzitsua tankera,

    bihotzean dagoena baita

    Jaungoikoak aztertzen duena.

    (ERREPIKA)

    Pertsona, ez lekua;

    bihotza, ez itxura;

    guztiontzako baita mezua

    ‘ta «Jehobaren lagun

    izan zaitezke, entzun!»

    ahots ozenez esan dezagun.

  3. 3. Mundua eta bere ohiturak

    uztea nahi du gure Jainkoak.

    Atseginez hartzen ditu berak

    apal gerturatzen zaizkionak.

    (ERREPIKA)

    Pertsona, ez lekua;

    bihotza, ez itxura;

    guztiontzako baita mezua

    ‘ta «Jehobaren lagun

    izan zaitezke, entzun!»

    ahots ozenez esan dezagun.

(Ikusi Jn 12:32; Eg 10:34; 1 Tm 4:10; Tt 2:11 ere)