Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

97. KANTA

Jainkoaren Hitzak bizia dakar

Jainkoaren Hitzak bizia dakar

(Mateo 4:4)

  1. 1. Zure Hitza, Jehoba, da

    gure janaria.

    Zuk esana behar dugu,

    ez soilik ogia.

    Segi dezagun gertutik

    lortzeko saria.

    (ERREPIKA)

    Geure Aitaren hitza da

    gure euskarria.

    Gau ‘ta egun irakurri

    baitakar bizia.

  2. 2. Jainkoak izan zituen

    oso lagun onak.

    Leial eta ausart ziren,

    fede handikoak.

    Leituz haien bizipenak

    pizten da gogoa.

    (ERREPIKA)

    Geure Aitaren hitza da

    gure euskarria.

    Gau ‘ta egun irakurri

    baitakar bizia.

  3. 3. Gure Jainkoaren Hitza

    leitu egunero,

    une latzak iristean

    tinko jarraitzeko.

    Gorde bihotz barrenean

    beti oroitzeko.

    (ERREPIKA)

    Geure Aitaren hitza da

    gure euskarria.

    Gau ‘ta egun irakurri

    baitakar bizia.

(Ikusi Jos 1:8; Erm 15:4 ere)