Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

FPG/The Image Bank via Getty Images

ERNE SEGI!

Politikariek Harmagedon gertu egon daitekeela ohartarazten dute | Zer dio Bibliak?

Politikariek Harmagedon gertu egon daitekeela ohartarazten dute | Zer dio Bibliak?

 2022ko urriaren 10eko goizean, Errusiako misilek Ukrainako hainbat hiri jo zituzten. Eraso hau bi egun lehenago izandako gertaera baten erantzuna izan zen. Izan ere, leherketa handi baten ondorioz, Krimea eta Errusia lotzen dituen zubi inportante batek kalte handiak jasan zituen. Politikariek Harmagedonen aurrean egon gaitezkeela esan eta gutxira gertatu ziren eraso hauek.

  •   «Kennedy [Estatu Batuetako presidentea] eta Kubako Misilen Krisiaren garaitik ez gara Harmagedon posible baten aurrean ikusi. […] Ez dut uste posible denik arma nuklearrak erabiltzeko gaitasuna izatea eta Harmagedonen ez bukatzea» (Joe Biden Estatu Batuetako presidentea, 2022ko urriak 6).

  •   «Ados nago hori Harmagedon izango litzatekela, arrisku bat da planeta osoarentzat» (Ukrainako Volodimir Zelenski presidentea, arma nuklearrak erabiltzearen ondorioei buruz hitz egitean, BBC News, 2022ko urriak 8).

 Harmagedon ekarriko al luke arma nuklearren erabilerak? Zer dio Bibliak?

Harmagedon ekarriko al dute arma nuklearrek?

 Ez. «Harmagedon» hitza behin bakarrik agertzen da Biblian Apokalipsia 16:16​an. Hau ez da nazioen arteko gerra bat, baizik eta Jainkoa eta «mundu osoko erregeen» artekoa (Apokalipsia 16:14). Jainkoak Harmagedongo gerra erabiliko du giza agintaritzarekin amaitzeko (Daniel 2:44NWT).

 Harmagedonek lurrean izango duen eraginari buruz gehiago jakiteko, irakurri «Zer da Harmagedongo gerra?» artikulua.

Suntsituak izango al dira lurra eta gizakia gerra nuklear baten ondorioz?

 Ez. Etorkizunean giza agintariek arma nuklearrak erabiltzen badituzte ere, Jainkoak ez du lurra suntsitua izaten utziko. Bibliak honakoa dio:

  •   «Lurrak betirako iraungo du» (Kohelet 1:4NWT).

  •   «Herrialdearen jabe izango dira zintzoak, eta beti bertan biziko» (37. Salmoa 29).

 Hala ere, Biblia profeziek eta gaur egungo gertakariek gizakientzat aldaketa handiak etorriko direla adierazten dute (Mateo 24:3-7; 2 Timoteori 3:1-5). Bibliak etorkizunari buruz esaten duena jakiteko, probatu gure doako Biblia ikastaro interaktiboa.