Saltatu edukira

GAZTEEN GALDERAK

Aho-bidezko sexua benetako sexua al da?

Aho-bidezko sexua benetako sexua al da?

 Estatu Batuetako Gaixotasunen Kontrol eta Prebentzio Zentroaren txosten baten arabera, 15 eta 19 urte bitarteko inkestatuen erdiak aho-bidezko sexua izan duela onartu du. «Nerabeekin [aho-bidezko sexuari buruz] hitz egiten baduzu, normaltzat hartzen dutela esango dizute», dio Sharlene Azam-ek, Oral sex is the New Goodnight Kiss (Aho-bidezko sexua gabon-muxu berria da) liburuaren idazleak. «Izan ere, ez dute uste sexua denik».

 Zer uste duzu zuk?

 Bai edo ez erantzun hurrengo galderei.

  1.    Haurdun gelditu al daiteke neska bat aho-bidezko sexua praktikatzeagatik?

    1.   Bai

    2.   Ez

  2.    Osasunarentzat arriskutsua izan al daiteke aho-bidezko sexua?

    1.   Bai

    2.   Ez

  3.    Aho-bidezko sexua benetako sexua al da?

    1.   Bai

    2.   Ez

 Zein da errealitatea?

 Konparatu zure erantzunak hurrengoarekin.

  1.    Haurdun gelditu al daiteke neska bat aho-bidezko sexua praktikatzeagatik?

     Erantzuna: Ez. Honen ondorioz, jende askok aho-bidezko sexua kaltegarria ez dela pentsatzen du modu okerrean.

  2.    Osasunarentzat arriskutsua izan al daiteke aho-bidezko sexua?

     Erantzuna: Bai. Aho-bidezko sexua praktikatzen duenak hepatitis A edo B, garatxo genitalak, gonorrea, herpesa, HIES-a eta sifilisa izan ditzake.

  3.    Aho-bidezko sexua benetako sexua al da?

     Erantzuna: Bai. Beste pertsona baten organo genitalak erabiliz izaten diren ekintza guztiak sexuaren barne daude, besteak beste, harreman sexualak, aho-bidezko sexua, uzki-bidezko sexua eta beste pertsona bat masturbatzea.

 Garrantzia izango ote du honek?

 Azter dezagun Bibliak aho-bidezko sexuari buruz dioena.

 Bibliak esaten duena: «Hau da Jainkoaren nahia, zuek […] sexu moralgabekeria uztea» (1 Tesalonikarrei 4:3NWT).

 «Sexu moralgabekeria» itzultzen den jatorrizko hitza ezkontzatik kanpoko kontaktu intimo guztiekin lotuta dago. Honen barne, harreman sexualak, aho-bidezko sexua, uzki-bidezko sexua eta beste pertsona bat masturbatzea daude. Sexu moralgabekeria praktikatzen duenak Jainkoarekin duen adiskidetasuna kaltetu dezake eta beste ondorio latz batzuk ere izan ditzake (1 Pedro 3:12).

 Bibliak esaten duena: «Haragikeriazko bekatua [edo sexu moralgabekeria] egiten duenak bere gorputzaren aurka egiten du bekatu» (1 Korintoarrei 6:18).

 Aho-bidezko sexua praktikatzeak kalte fisiko eta espirituala eragiteaz gain, kalte emozionala ere eragin dezake. «Erabilita, damututa edo babesgabe sentitzea ez da bagina-bidezko sexuarekin soilik gertatzen», dio Talking Sex With Your Kids a liburuak. «Egoera okerrean izandako sexu-harremanek emozio negatiboak sortu ditzakete. Emozio negatibo hauek egoera okerrean izandako edozein motatako sexuarekin ere izan daitezke. Sexua, sexua da».

 Bibliak esaten duena: «Neu naiz Jauna, zure Jainkoa, zeure onerako irakasten dizudana» (Isaias 48:17).

 Uste al duzu Jainkoak sexuari buruz ematen dituen arauak zure onerako direla? Ala mugatzen zaituztela sentitzen al duzu? Galdera hauek erantzuten laguntzeko, pentsatu auto pila bat doazen errepide batean. Errepidean abiadura mugak eta trafiko seinaleak daude. Nola ikusten dituzu seinale horiek? Muga bat bezala, ala babes bat bezala? Zer gertatuko litzateke zuk eta beste gidariek seinaleei kasurik ez egitea erabakiko bazenute?

Trafiko arauek zure askatasuna mugatzen duten arren, babesten zaituzte. Gauza bera gertatzen da Jainkoaren arauekin.

 Jainkoaren arauekin antzeko zerbait gertatzen da. Hauei kasurik egiten ez badiezu, ondorioak jasango dituzu (Galaziarrei 6:7). «Gaizki sentiarazten zaituzten gauzak eginez, zure sinesmenak eta balio moralak geroz eta gehiago baztertzen badituzu, zeure burua orduan eta gutxiago errespetatuko duzu», dio sexuari buruzko liburu batek (Sex Smart, Susan Browning). Alderantziz, Jainkoaren arauen arabera bizitzen bazara, balio moralak benetan dituzula erakutsiko duzu. Are gehiago, kontzientzia garbia izango duzu (1 Pedro 3:16).

a Idazlea: Amber Madison (Sexuari buruz hitz egiten zure haurrekin).