Saltatu edukira

GAZTEEN GALDERAK

Zergatik egin behar dugu otoitz?

Zergatik egin behar dugu otoitz?

 Inkesta baten arabera, Espainiako gazteen ia ehuneko 60⁠ak ez du inoiz otoitz egin. Zalantzarik gabe, gazte batzuek galdetu dezakete: «Otoitza hobeto sentitzeko terapia bat edo beste zerbait al da?».

 Zer da otoitz egitea?

 Otoitz egitea gauza guztien Sortzailearekin komunikatzea da. Pentsatu honek esan nahi duena! Zentzu guztietan Jehoba gizakia baino handiagoa izan arren, «ez dago guretako bakoitzarengandik urruti» (Eginak 17:27). Izan ere, Bibliak hurrengo gonbidapen harrigarria egiten digu: «Hurbil zaitezte Jainkoarengana, eta hurbildu egingo zaizue» (Santiago 4:8).

 Nola hurbildu zaitezke Jainkoarengana?

  •   Otoitzaren bitartez: Honela zuk Jainkoarekin hitz egiten duzu.

  •   Biblia aztertuz: Honela Jainkoak zurekin hitz egiten du.

 Elkarren arteko komunikazio honek, otoitzak eta Biblia aztertzeak, Jainkoaren adiskide mina izaten lagunduko dizu.

 «Jehobarekin hitz egitea, hau da, Goi-goikoarekin komunikatzea, gizakiok izan dezakegun pribilejiorik handienetariko bat da» (Jeremy).

 «Jehobari nire sentimendurik sakonenak otoitzaren bitartez azaltzen dizkiodanean, berarengandik hurbilago sentitzen naiz» (Miranda).

 Benetan entzuten al du Jainkoak?

 Jainkoarengan sinetsi eta berari otoitz egin arren, agian zaila izan daiteke berak entzuten gaituela sinestea. Hala ere, Bibliaren arabera, Jehobak «otoitzak entzuten ditu» (65. Salmoa 3 [65:2, NWT]). Gainera, Bibliak ondorengoa egitera gonbidatzen zaitu: «Utzi Jainkoari zeuen kezka guztiak». Zergatik? «Bera baita zuetaz arduratzen» (1 Pedro 5:7).

 Pentsa ezazu honetan: Denbora hartzen al duzu erregularki zure lagun minekin hitz egiteko? Jainkoarekin gauza bera egin dezakezu. Berarekin erregularki hitz egin otoitzaren bitartez eta bere izena, Jehoba, erabili (86. Salmoa 5-7; 88. Salmoa 9NWT). Izan ere, Bibliak ondorengoa egitera gonbidatzen zaitu: «Egin otoitz aspertu gabe» (1 Tesalonikarrei 5:17).

 «Otoitza ni eta nire zeruko Aitaren arteko elkarrizketa bat da. Bertan, bihotz-bihotzez hitz egiten diot» (Moises).

 «Nire amarekin edo lagun min batekin egingo nukeen antzera, Jehobarekin gauza garrantzitsuei buruz hitz egiten dut» (Karen).

 Zeri buruz egin dezaket otoitz?

 Bibliak dio: «Gorabehera guztietan, agertu Jainkoari zeuen eskabideak, otoitz eta erregu eginez eta eskerrak emanez» (Filipoarrei 4:6).

 Esan nahi al du honek zure arazoei buruz hitz egin dezakezula otoitzetan? Bai horixe! Izan ere, Bibliak dio: «Jar zaitez Jaunaren eskuetan; sendo eutsiko dizu» (55. Salmoa 23 [55:22, NWT]).

 Noski, Jainkoari otoitz egitean, ez dizkiozu soilik zure arazoak kontatu behar. Chantelle izeneko gazte batek ondorengoa dio: «Ez nintzateke lagun ona izango Jehobari laguntza soilik eskatuko banio». Berak ere dio: «Nire ustez, lehenengo eskerrak eman behar dira. Eta egia esan, eskerrak emateko gauzen zerrendak luzea izan beharko luke».

 Pentsa ezazu honetan: Zer gauzengatik nago eskertuta? Pentsatu Jehobari gaur eskertu nahi dizkiozun hiru gauzetan.

 «Lore eder bat ikustea bezalako gauza sinple batek, Jehobari otoitzean eskerrak ematera bultzatu ahal zaitu» (Anita).

 «Sorkuntzatik harritzen zaituen zerbaitetan edo zuretzat hunkigarria den biblia-aipuren batean hausnartu eta ondoren, Jehobari eskerrak eman» (Brian).