Zergatik ez diete Jehobaren lekukoek beraien aurka egindako salaketa guztiei erantzuten?
Jehobaren lekukoek, biblia-aholkuak jarraituz, ez diete salaketa eta burla guztiei erantzuten. Adibidez, Bibliako esaera zahar baten arabera, isekaria zuzentzen duenak desohorea erakartzen du (Esaera Zaharrak 9:7, 8, NW; 26:4). Salaketa faltsuak argitzeko eztabaidak hasi ordez, Jainkoa pozten saiatzen gara (119. Salmoa 69).
Noski, denak du bere sasoia: «Isiltzeko garaia eta mintzatzeko garaia» (Kohelet 3:7). Ez dugu zentzurik gabeko eztabaidetan parte hartzen, baina egia aurkitu nahi duen jende zintzoari erantzuten diogu. Horrela, Jesus eta lehenengo kristauen irakaspen eta ereduak jarraitzen ditugu.
Jesusek ez zuen ezer erantzun Pilatoren aurrean faltsuki salatu zutenean (Mateo 27:11-14; 1 Pedro 2:21-23). Era berean, Jesusek ez zuen erantzun mozkor eta tripazain izateaz salatu zutenean. Hori egin ordez, bere ekintzen bitartez besteei ondorio zuzenetara iristen uzten zien. Izan ere, biblia-printzipio baten arabera, ekintzek erakusten dute jakinduria zuzena dela (Mateo 11:19, NW ). Beharrezkoa zenean, ordea, ausardiaz erantzun zien kalumniatu ziotenei (Mateo 15:1-3; Markos 3:22-30).
Jesusek salaketa faltsuengatik ez desanimatzen irakatsi zien bere jarraitzaileei. Honakoa esan zien: «Zorionekoak zuek, niregatik madarikatuko zaituztetenean, erasoka eta gezurrez gaizki-esaka erabiliko zaituztetenean» (Mateo 5:11, 12). Salaketa horiek predikatzeko aukera ematen zietenean, bere promesa beteko zuela esan zien ere Jesusek: «Neuk adieraziko dizuet zer eta nola esan, eta zuen etsaietako inork ez du zuei aurre ematerik edo erantzuterik izango» (Lukas 21:12-15).
Paulo apostoluak aurkariekin zentzurik gabeko eztabaidatan ez sartzeko aholkatu zien kristauei, eztabaida hauek «hutsalak baitira eta ezertarako on ez» (Titori 3:9; Erromatarrei 16:17, 18).
Pedro apostoluak aukera zutenean beraien fedea defendatzera animatu zituen kristauak (1 Pedro 3:15). Hala ere, askotan, ekintzak hitzak baino eraginkorragoak direla adierazi zuen. «Zuek, on eginez, zentzugabe eta ezjakinak isilaraztea» lortu zezaketela idatzi zuen (1 Pedro 2:12-15).